2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Ingelesezko hitzak musikaren bidez ikasten..


Lehen hezkuntzako umeentzat, oro har, zaila eta aspergarria izaten da ezagutzen ez duten hitzkuntza bat ikastea. Eskola gehienetan umeak txiki-txikitatik ingelera ikasten hasten badira ere, oso zaila egiten zaie hau ulertzea eta menperatzea.

Hori dela eta, hainbat adituk umeei ingelera irakasterako orduan abestiak, ipuinak, bideoak... erabiltzea gomendatzen dute. Alde batetik baliabide hauek umeen arreta pizten dute eta, beraz ikasteko gogo handiagoa izango dute. Bestetik, erritmoek edota irudiek umeen ikaskuntza errazten dute.

Hau guztia dela eta, lehen hezkuntzarako ingelez liburuei gainbegirada bat botatzen badiegu, ohartuko gara unitate guztietan (edo ia guztietan) unitate horretan landutakoarekin lotura estua duen abesti bat dagoela. Neure esperientziak esaten didanez, umeek asko gozatzen dute abesteko ordua eta, gainera, asko ikasten dute abesti hauekin; burutik erraz joaten ez zaielako. Beraz, umeei ,batik bat, ingelerazko hitzak irakasterako orduan horrekin lotutako abesti errazak eta politak aurkituko ditugu testuliburuetan.

Alabaina, testuliburuetan agertzen direnak baino askoz abesti gehiago aurki ditzakegu umentzat oso aprposak direnak. Kontuan hartuta abesti hauek interneten aurki ditzakegula eta, gaur egun, ikasgela gehienetan ordenagailu bat, internet eta arbela digital bat dagoela; eskainitako baliabideak erabili behar direla iruditzen zait.

Adibideren bat jartzearren, eskoletan gorputz atalak ikasteko askotan erabiltzen den abestia aipatuko dugu. "Head, Shoulders, knees & Toes" izenekoa: 


Head, shoulders, knees and toes,Knees and toes.
Head, shoulders, knees and toes,
Knees and toes.
And eyes, and ears, and mouth,
And nose.
Head, shoulders, knees and toes,
Knees and toes. "






Abesti honen erritmo, letra erraza melodiaren errepikapena dela eta, umeek erraztasuna izaten dute abesti hau buruz ikasteko. Gainera, abesti hau dantza batekin ikas daiteke. Hau da, gorputz atal bakoitza izendatzean, umeek gorputz atal hori ikutu behar dute. Beraz, kasu honetan ere musikak eta dantzak ematen diote erraztasuna  umeentzat, berez, zaila den zerbait (kasu honetan ingelesezko hitzak) buruz ikasteko.

Abesti famatu hau ez ezik badadude adina, maila eta gai ezberdinetako askoz abesti gehiago lehen hezkuntzan erabiltzeko oso erabilgarriak direnak.  

Txikienentzako pentsatuta dagoen liburu honetan, adibidez sekulako garrantzia ematen diote soinuari eta irudiari; hau da, metodo tradizional alde batera utziz musika eta irudia jotzen dute ingelesa ikasteko metodo eraginokortzat. Hori dela eta, lehen hezkuntzan erabiltzeko liburu oso egokia izan daiteke ingelera musikaren bidez ikasteko.



 


Hala ere, ez da zertan libururik erosi ingelera musikaren bidez ikasteko, interneten bertan maila eta gai ezberdinetarako baliagarriak izan daitezkeen baliabide ugari aurkitu daitezke, hauen artean: 
-Abestiak eta bideoak eskaintzen dituen web horri hau oso interesgarria izan daiteke arbela digitalarekin lantzeko.
-Nagusienekin (3 zikloa), abesti famatuen letrak aztertu ditzakegu; abesti hauek gogoko dituztelako eta oso baliagarriak direlako hitz berriak ikasteko. Metodologia hau erabiltzeko web horri honetan hainbat abesti aurki ditzakegu. 

Beraz, ikusi bezala, hainbat eta hainbat metodo eta baliabide ezberdin erabili ditzakegu lehen hezkuntza ingelera musikaren bidez lantzeko, eta sarean gehiago bilatuz gero, hainbat gauza gehiago aurkitu daitezke.


Informazioa hemendik:
https://www.youtube.com/?hl=es&gl=ES4
http://www.qualitycourses.es/blog/aprender-ingles-con-canciones-top-10/
https://www.youtube.com/playlist?list=PLD4EF26A13CCFB656

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

New Year Party Ribbons