2015eko urriaren 15a, osteguna.
Gaur, lehenengo eguna zenez, irakasleak irakasgaiaren sarrera egin digu. Gainera, bakoitzak ikasle-fitxa bete dugu irakasleak hobeto ezagutu gaitzan.
Ostean, galdetegi bat bete dugu binaka IKT-ei buruzko zenbait aspektu galdetzen dituena. Galdetegi horretan niretzat berriak ziren hainbat gauza agertu dira, eta hainbat gauza berri ikasi ahal izan ditut, horien artean:
- Hardware: ordenagailu baten atal fisikoak, ukitu daitezkeenak.
- Software: Ordenagailu baten euskarri logikoa.
- Sistema eragilea: ordenagailua funtsionatzeko futsezko sistema.
- Sistema eragile desberdinak: windows, linux, ubuntu…
- Memoria mota ezberdinak: RAM, ROM.
- 1 GB = 1024 MB
Horrez gain, banekizkien hainbat gauzak errepasatu ditugu: memoria aurrezteko artxiboak konprimitu daitezkeela, programaren arabera fitxategien luzapena ezberdina dela….
2015eko urriaren 16a, ostirala.
Atzo egindako galdetegiko galderak danon artean komentatu ditugu eta irakasleak zenbait azalpen eman ditu PDF baten laguntzaz. Ondoren, gmailean murgildu gara. Gmailean hainbat gauzak ikasi ditugu:
- Etiketak sortzen
- Iragazkiak (filtroak) sortzen
- Beste kontu bat importatu
Gainera, irakasleak Google alerts zer den eta zertarako erabili daitekeen azaldu digu.
2015eko urriaren 23a, osteguna.
Gaur bloga sortu dugu. Bakoitzak gure bloga zein gaiaren inguruan izango den pentsatu dugu. Ondoren, blogaren URL-a eta izenburua pentsatu dugu eta jarraian blogaren diseinuarekin hasi gara.
Guztiok blogaren lehenengo sarrera egin dugu eta sarerak etiketatzen ikasi dugu.
Gainera, blogean erlojua jarri dugu HTML gadget batekin.
2015eko urriaren 24a, ostirala
Gaur blogarekin jarraitu dugu. Bakoitzak klaseko blogen izenak ipini ditu bere blogak. Gainera, testu finkoak nola jartzen diren ikasi dugu.
Horrez gain, blogaren diseinuarekin jarraitu dugu: izeburuaren atzean argazki bat jartzen, kolorea aldatzen, blogaren zabaleraren taimana aldatzen...
Azkenik, astero sarrera bat egin behar dugula azaldu digu irakasleak eta sarrera hori egiten hasi gara
2015eko urriaren 29a, osteguna
Gaur blogarekin jarraitu eta hainbat gauza nola jartzen diren ikasi dugu, lehenik eta behin egutegia jartzen ikasi dugu HTML formatuan; ondoren, bideoak bideoak blogean ipintzeko bi modu ikasi ditugu, youtubetik edo HTML formatuan; gainera, estekak nola jartzen diren ikasi dugu; azkenik, liburuak blogean HTML formatuan nola jarrtzen diren ikasi dugu (calameo, issuu eta scribd web orrien bidez).
2015eko urriaren 30a, ostirala
Blogean gauzak jartzen jarraitu dugu gaur, soinuak jartzen hain zuzen ere. HTML formatuaren bidez, abestiak soinuak edota irrati saioak jartzen ikasi dugu.
Ondoren, geure bloga alde batera utzi eta "blogen aplikazio didaktikoa" galdetegian agertzen diren galderak erantzun ditugu.
2015eko azaroaren 5 eta 6
MODULU ASTEA
2015eko azaroaren 12, osteguna
Gaur word-en aplikazio edota erabilera berriak ikasi ditugu eta binaka testu batean hainbat jarduera egin behar izan ditugu. Ikasitako gauzen artean:
-Bi dokumentu ezberdin "Vista en paralelo"-n ikusi
-Dokumentuaren mapa nola ikusi
-Dokumentuaren eskema nola ikusi
-Dokumentuan iruzkinak jarri
-Bibliografia modu automatikoan nola jarri
-Aurkibidea modu automatikoan jarri (izenburuak mailakatuz)
-Zuzenketak egin
2015eko azaroaren 13, ostirala
Gaur proiektuarekin hasi gara, proiektu honen helburua IKTak hezkuntzara eramateko diseinu bat egitea da. Horretarao taldeak osatu eta lehenengo akta bete dugu.
Gainera, "Los jetas y los pasotas" testua irakurri eta horren inguruko galdetegia bete dugu taldeka.
2015eko azaroaren 19, osteguna
Proiektuarekin jarraituz, gaur Sites kontua sortu dugu taldean. Sites horretan zenbait atal ezberdindu eta nolabaiteko diseinua eman diogu (kolorea, letra... aldatuz). Ondoren, Sites-ari zentzua ematen hasi gara eta Egelan dagoen "ikasle gidako" 2. entregagaia egin dugu eta Sitesean "entregagaiak" atalean jarri.
Horrez gain, Sitesa erabiltzen ikasteko zenbait azalpen jaso ditugu gaur irakaslearen eskutik.
2015eko azaroaren 20, ostirala
Proiektuan lanean jarraitu dugu gaurkoan ere, Sitesean gidan dagoen 3.entregagaia jarri dugu. Zehatzago hitz egienz, gaur bideoa bat ikusi, horren inguruko mapa kontzeptuala egin, IKTak hezkuntzara nola eramateko hipotesiak idatzi, proiektuaren kronograma egin, delicious kontua sortu eta bertan hainbat link gorde ditugu.
Delicious kontua izan ezik, bestea taldekako lana izanik, modu kooperatiboan egin dugu lan taldeko kide guztiak.
2015eko azaroaren 27, ostirala
Gure proiektuari forma ematen jarraituz, gaur egin dugun lehenengo gauza zerrenda batean zeuden linken artean 7 aukeratu eta Delicious kontuan gordetzea izan da. Ondoren, taldekide bakoitzak link horietako bat aukeratu eta horren inguruko "materiala aztertxeko fitxa" bete du. Gainera, kide bakoitzak, beste zerrenda batean zeuden aplikazioen artean bat aukeratu eta horri buruzko informazioa bete du. Azkenean, guztia elkartu eta Sitesean jarri dugu.
2015eko abenduaren 2, asteazkena
Gaur klaserik izan ez badugu ere, taldekideak elkartu gara eta gure proiektuko 8.jarduera egin dugu. Jarduera horren izena "egoeraren berdefinizioa" da. Jarduera hau gauzateko eskola bat aukeratu behar izan dugu eta horren inguruko informazioa bildu eta aztertu.
2015eko abenduaren 10, osteguna
Gure proiektuari benetako forma ematen hasi gara gaur, hau da Egalan dagoen 9.jarduerarekin hasi gara. Horretarako, aurreko jardueran definitutako eskolan eta ikasgelan oinarritu gara. Hizkuntzak lantzeko blog bat sortzea aukeratu dugu IKTak eskolan sustatzeko; IKTak helburu gisa baino, bitarteko gisa erabiltzeko.
Proiektu hau egin ahal izateko, zenbait helburu, eduki eta metodo zehaztu behar izan ditugu.
2015eko abenduaren 11, ostirala
9.jarduerarekin bukatu dugu gaur. Horretarako atzo finkatutakoari forma erreala ematen ibili gara; hau da, IKTak eskolan sustatzeko erabiliko genuke material bera diseinatu dugu. Atzo erabaki genuen moduan, hizkuntza kontuak lantzeko blog bat egin dugu eta bertan ikasleek egin beharko luketena jarri dugu. Era berean, geure proiektua gauzatzeko kronograma bat egin dugu.
2015eko abenduaren 17, osteguna
Bihar gure proiektua aurkeztu behar dugunez, proiektuaren aurkezpena prestatzen ibili gara gaur. Klase hasieran gure proiektuari eta blogari azken errepasoa eman diogu eta zuzendu beharrekoa zuzendu dugu. Ondoren, bihar esango duguna erabaki eta bakoitzari zati bat egokitu diogu, aurkezpena ahalik eta kooperatiboen izateko.
2015eko abenduaren 18, ostirala
Gaur, klaseko azken eguna denez, talde guztiak gure proiektuaren aurkezpena egin dugu. Egia esanda, proiektu gehienak nahiko interesgarriak izan dira; hala ere, ez da ezberdintasun handirik egon proiektuen artean nahiko antzekoak izan dira denak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina