2015(e)ko azaroaren 15(a), igandea

Instrumentu bat jotzen...

Lehen hezkuntzako umeentzat abestien bidez ikastea oso eraginkorra dela ikusi dugu orain arte; baina abestea ez da musikak irakaskuntzan ematen duen erraztasun bakarra. Dantzatzeak edo instrumentu bat jotzeak ere, hainbat onura eta erraztasun ekarri diezaoke lehen hezkuntzako ume bati. Oraingoan musika tresnek ekartzen duten onurez hitz egingo dut.

Esan bezala, asko dira intrumentu bat jotzean ume batengan ekar ditzakeen onurak. 

Alde batetik, umeen koordinazioa izugarri hobetzen da musika intrsumentu bat jotzen hasten direnean. Hau da, musika tresnek koordinazio fisiko egokia garatzea errazten dute. Gero eta gorputza gehiago mugitu musika tresna hori jotzean, orduan eta gehiago hobetuko da koordinazioa. Hori dela eta, bateria jotzea koordinazioa hobetzeko instrumenturik egokiena dela diote adituek.

Gainera, norberaren konfiantza areagotzen du; izan ere, intrumentu bat jotzean bakoitzak nahi duena esperesa dezake. Gainera, instrumentuarekin musika egiteko gai sentitzen dutenez bere burua, oso ondo sentitzen dira haiekin eta mundu guztiari erakusteko beharra sentitzen dute, bere buruaz pozik daudelako.

Beldur eszenikoari aurre egiteko ere, oso eraginkorra da musika tresna bat jotzea.  Jendearen aurrean lehenengo aldiz jotzean beldurra sentitu badezake ere, apurka apurka eta konfiantza hartzen duenean beldur hori desagertuz joango da.

Sormena lantzeko ere, oso baliagarria da musika tresna bat jotzea, batez ere umeentzat. Izan ere, musika tresna jotzean esperimentatzeko gogoa izaten dute hainbat umek.

Horrez gain, musika tresnaren bat jotzen duten pertsonek, arreta deitzeko joera dute (modu onean) eta horren eraginez, jendea haiengana hurbiltzen da eta haien bizitza soziala areagotzen da.

Memoria lantzeko ere oso metodo egokia da musika instrumentu bat jotzearena, izan ere abesti bat ondo jotzeko; abesti bera edo notak gogoratu behar dira eta praktikaren bidez, umeek lortu egiten dute hainbat kontu buruz ikastea.

Aipatutako onurak, musika tresnek umeengan ekar ditzakeen zenbait onura baino ez dira, gehiago ikusi nahi izatekotan egizu klik hemen.






Hau esanda, azpimarratu nahi nuke lehen hezkuntzako tutore batek onura hauek ezagutu behar dituela, bere ikasgelan dauden zenbait arazo konpontzeko baliagarriak izan daitezkelako.

Demagun ikasgelako ume batek gauzak buruz ikasteko arazoak dituela antzematen duela tutoreak, hau jakinda ume jorren gurasoekin hitz egin lezake eta intrumenturen bat jotzeko gomendatu, memoria lantzeko oso aproposa delako eta, horrez gain beste hainbat onura dituelako.

Hala ere, ez dugu inoiz ume bat gogoko ez duen musika tresna bat jotzera behartu behar, izan ere horrek fustrazioa eta musikarako gorrotoa sortu dezake ume horrengan. Hori dela eta, ume bat musika tresna bat jotzen hasi aurretik, ume horrekin hitz egitea komeni da, bere nahiak ondo ezagutzeko eta umeari ahalik eta argien transmitizeko hori ekar diezaiokeen onurak.


Ume bat musika tresna bat jotzen hasi aurretik, gainera, bi faktore garrantzitsu eduki behar dira kontuan: zein adinarekin hasi intrumentu hori jotzen eta zein metodo erabili ume horri intrumentu hori jotzen hasteko.






Bideo honetan Juan Manuen Alonsok argi azltzen du umea gero eta gazteago izanda, orduan eta gaitasun handiagoa duela ikasteko eta gaitasunak garatzeko; beraz gero eta gazteago hasi intrumentu bat jotzen, orduan eta errazago eta arinago ikasiko du.

Hala ere, zortzi urte baino gutxiagoko umeek instrumentu bat jotzen hasten direnean, beharrezkoa da umearen momentuko gaitasunetara egokitzen dakien irakasle bat bilatzea. Adina horrekin oraindik oso txikiak baitira instrumentuaren ikasketa bera hasteko. zortzi urtetik aurrera, ordea,  intrumentu musikalaren ikasketa hasteko momentua dela azpimarratzen du.


Sarrera honi amaiera emateko, adituek umeentzat gomendatzen dituzten lau instrumentuak aipatuko ditut. 

Gitarra umeentzat oso erakargarria den instrumentua da; eta oso garestia ez denez, oso egokia izan daiteke ume bat musikaren munduan murgiltzen hasteko.

Beste aukera on bat Bateria da, nahiz eta garestiagoa izan eta espazio gehiago behar, bateria batek aukera anitzak eskaintzen ditu eta umeei asko gustatzen zaien instrumentua da.

Txirula ere adituek umeentzat gomendatzen duten instrumentua da. Txirula baten tamaina hain da txikia non edozein lekutan gorde daitekeen, eta horren eraginez, etxe txiki batean izan daitekeen instrumentua da. Horrez gain, nahiko erraza da jotzen eta merkeak izan ohi dira.

Azkenik, pianoa aipatzen dute adituek. Pianoa aipatutako lau instrumentuen artean zailena bada ere, hainbat aukera eskaintzen ditu eta oso erakargarria izaten da umeentzat.

ANIMA ZAITEZTE MUSIKA TRESNA BAT JOTZEN!

Informazioa hemendik:
http://www.consumer.es/web/es/bebe/ninos/mas-de-4-anos/2012/11/22/214292.php
http://www.guiainfantil.com/1399/como-elegir-un-instrumento-musical-para-los-ninos.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

New Year Party Ribbons