Lehen hezkuntzako ikasgela batean, askotan, izugarri izaten da umeak lasai eta lanean kontzentratuta egotea. Gainera, irakasle asko oihuen bidez saiaten dira umeen arreta eskatzen eta honek lasaitu beharrean gehiago astoratu egiten ditu.
Umeak lasaitzeko modu bat baino gehiago badago ere, eskolan musika metodo eraginkorrenetarikoa da. Alde batetik, umeen atentzioa pizten duelako eta, bestetik gaur egun ikasgela batean dauden errekurtsoak nahikoak direlako musika jartzeko.
Pertsona gehienek uste dute umeak lasaitzeko musika lasaia erabili behar dugula nahita ez, baina ez da zertan horrela izan. Musika lasaia ez den musikarekin ere, umeak lasaitzeko ariketak egin ahal ditugulako. Hala ere, musika lasaia hobeto funtzionatzen du gehienetan.
Hori dela eta, musika lasaiaren inguruko ariketa bat azalduko dut lehenik eta behin. Ariketa hau egin ahal izateko beharrezkoak den baliabide bakarra musika ateratzen duen edozein aparailu da: Kaset, ordenagailu, mugikorra... Ariketa oso erraza da. Lehenik eta behin umeei haien lekuan egoteko, begiak izteko, isilik egoteko eta burua mahai gahinean ipintzeko eskatuko diegu. Ondoren, musika lasaia jarriko dugu eta ametsetan baleude moduan, pentsatzen hasteko eskatuko diegu. Musika amaitzen denerako umeak askoz ere lasaiago egongo dira.
Ariketa hau egiteko edozein musika lasaiak balio du, hona hemen bi proposamen:
Bideo honek hiru minutu irauten ditu eta ondo legoke bideoa osorik ipintzea umeak erlaxatu daitezen.

Abesti honek, ordea ia hiru ordu irauten dituenez, zati bat baino ez jartzea komeni da, bost minutu inguru. Abestia oso luzea bada, umeak aspertu edo entretenitu ahal direlako. Hala ere, abesti luze hau ariketaren bat egiten ari diren bitartean jarrita eukitea aukera ona da.
Musika lasaiak erlaxatzeko direla argi dago, baina musika martxoso batek ere umeak lasaitzeko funtzioa eduki dezake. Demagun egun batean umeak oso astoratuta etorzen direla patiotik, jantokitik.... Umeak lasaitzeko aukera bat aurretik aipatutakoa litzateke, musika lasaia jartzea eta bere lekuetan eserita entzutea, alegia.
Baina, beste aukera bat musika martxoso bat jartzea da, hau da, dantzatu daitekeen musika bat. Izan ere, dantzatzen edo musikaren erritmoa jarraituz mugitzen, seguruenik lasaitu egingo dira. Abestia dagoen bitartean mugimenduan egongo dira, noski; baina hau bukatzean erlaxatuta eta kontzentratuta egongo dira seguruenik. Beraz, ondo aukeratu behar dugu momentu bakoitzean zein teknika erabili umeak lasaitzeko lanean hasi ahal izateko.
Azken proposamen honetarako ere, dantzatu daitekeen edozein abestik balio du, hona hemen bi proposamen, Pirritx eta porrotxen Xalala riki riki kantua eta Sorotan Beleren Arratsalde honetan abestia. Bi abesti hauek oso martxosoak dira eta aurretik azaldutako egiteko erabili daitezke.
Hau guztia esan ondoren, azpimarratu nahi nuke berriz ere musikak hezkuntzan duen garrantzia. Kasu honetan, umeak astoratuta daudenean garrantzitsua da hauek lasaitzea lanean hasi aurretik, lan eraginkorra egin dezaten lortu nahi badugu, behintzat. Lasaitzen ez baditugu, klaseko giroa ez da batere ona izango eta umeek egingo duten lana ez du ezertarako balioko.
Beraz, bost minututan musika jartzea ez da (askok sinisten duten moduan) denbora galtzea, aitzitik umeen eraginkortasuna eta kontzentrazioa hobetu dezaketen funtsezko minutuak izan daitezke, ez ahaztu!
Informazioa hemendik:
https://www.youtube.com/
http://www.musicarelajante.es/musicaambiental.html
http://guiafitness.com/beneficios-de-escuchar-musica-para-relajarse.html

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina