Musikak hainbat gauzarako balio du lehen hezkuntzan: gauzak buruz ikasteko, ingelesa ikasteko, erlaxatzeko, kontzentratzeko...
Baina, ez dugu ahaztu behar musikak ere baduela bere alde teorikoa eta umeek oinarrizko gauzak ikastea ezinbestekoa litzateke. Mezu honetan, umeek lehen hezkuntzan musikako klasean ikasten dituzten gauza garrantzitsu eta sinpleenak ipiniko ditut.
Alde batetik, funtsezkoa da pentagrama bat zer irakastea. Horretarako honako hau esan ahal diegu: Pentagrama bost lerroko multzoa da eta notei izena emateko erabiltzen da.
Era berean, notak zer diren erakutzi behar zaie, notak erakusteko modurik errazena eskala da, eta horretarako pentagramaren barruan DO-tik DO-rako eskala erakustea da ohikoena. Eskala ikasteko honko abesti hau erabili dezakegu:
Horrez gain, eskolan Sol-en ikurra zer den, nola marrazten den eta zer esan nahi duen azaldu beharra dago. Kontzeptua hau besteak baino abstraktuagoa bada ere, txikitatik erakusten badiegu normaltzat hartuko dute. Era berean, beste ikur batzuk ere badaudela eta ikur hauek beste esanahi bat badutela, argi geratu behar zaie.
Kontuan izanda ikur hauek absraktuak direla, bai esanahiaren aldetik baita itxuraren aldetik ere, komenigarria litzateke behintzat SOL-en ikurra idazten erakustea; seguruenik hasieran oso zaila izango da hau ondo egitea eta askok alderantziz edo txarto egingo dute, baina praktikaren eraginez, guztiok (edo behintzat gehienok) lortuko dute hau ondo irudikatzea.
- Kortxeak
- Beltzak
- Zuriak
- Borobilak.
Era berean, komeni da isiluneak badaudela eta hauek nola irudikatzen diren azaltzea.
Erritmoen irakaskuntzarekin hasteko, komeni da (gauza guztiekin bezala) errazenetik hastea eta behin errazena menperatuta izanda konplexura jotzea. Erritmoei buruz hitz egiten, sinpleenak beltzak eta kortxeak lirateke.
Eskolan beltzak eta kortxeak erakusteko modurik ohikoena irakasleak partitura oso sinpleak jartzea da. Partitura sinple hauek jarraituz, umeek txaloak eman behar dituzte erritmoaren arabera eta beltza dagoenean "ta" eta kortxea denean"ti" esan behar dute. Honelakoak izan beharko lirateke ariketa hau gauzatzeko partiturak:
Behin kortxea eta beltza menperatuta, zuria eta borobila zer den azaldu beharko litzateke. Hauek erakusteko ere, aurretik aipatutako jarduera bera erabili daiteke; baina kasu honetan partitura konplexuagoa eta anitzagoa izango da, momenturarte ikasitako guztia agertuko delako.
Behin lau erritmoak azalduta eta praktikara eramanda,, umeek ulertu beharko lukete zenbat balio duten ikasitako erritmo bakoitzak; hau da, beltzak "bat" kortxeak "erdia"; zuriak "bi" eta borobilak "lau" balio dituela eta horren arabera, erritmo bakoitza abesten eta perkutitzen jakin beharko luke.
Horrekin batera, bi kortxean eta beltza bat berdin balio dutela bereganatu beharko dute, eta horrela dauden konbinazio posible guztienekin, hau da, gai izan beharko dira musikari ikuspuntu matematikoa ikusten.
Behin hau guztia jakinda, umeak pentagrama konplexuagoak irakurtzeko gai izango lirateke. Hona hemen aipatutako lau erritmoak ikasteko edo azaltzeko baliagarria izan daitekeen eskema sinplea:

Honako aurkezpen honek oso ondo laburtzen ditu mezu honetan aipatutako kontzeptuak eta lehen hezkuntzan birpaso gisa erabiltzeko oso egokia da. Gainera, umeekin egiteko hainbat ariketa proposatzen ditu, oso baliagarriak eta sinpleak direnak.
El pentagrama y las notas from Andrea Meana
Hala ere, mezu honetan aipatutako gauza guztiak, apurka apurka eta urteetan zehar ikasteko kontuak dira. Alde batetik gauza sinpleenak barneratua arte umeak ez direlako gai izango gauza konplexuagoak barneratzeko eta; bestetik, musika ikasgaia astean behin baino ez delako ematen.
Gainera, kontuan hartu behar da musika irakasgai nahiko praktikoa dela eta ikasten den gauza teoriko bakoitza komeni dela praktikara eramatea; bai abesten, bai dantzatzen, baita perkutitzen ere.
Informazioa hemendik:
https://www.youtube.com/watch?v=j3YCaVAWr2s
http://www.slideshare.net/AndreaMeana

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina