2015(e)ko abenduaren 6(a), igandea

Musikaren bidez elkar ezagutzen!

Guztiok bizi izan dugu noiz bait lehenengo egunaren beldurra edo, beldurra baino, lehenengo eguneko lotsa. Leku berri batera ailegatzen zarenean, nola aurkeztuko duzu zeure burua? zein jarrera izango duzu besteen aurrean? denok pentsatu dugu noizbait halako zeozer.

Bada, umeek ere sentitzen dituzte horrelakoak klaseko lehen egunean, edo ikastolara lagun berri bat etorzen denean... Hori dela eta, mezu honetan lehenengo egun horiei indarra kentzeko eta puntu dibertigarri bat emateko, ikasgelan egin ditzakegu hainbat jolas musikal jarriko ditut:

1.JOLASA: Taldeen jolasa.

Jolas hau aurrera eramateko musika eta pertsona talde bat baino ez dira beharrezkoa. Irakasleak musika martxan jarriko du eta  bat batean musika geldituko du. Momentu horretan batetik hamarrerainoko zenbaki bat esango du ozenki.

Gauzak horrela, umeak irakasleak esandako kopuruan taldeka jarriko dira eta talde txiki horietan bi minututan egongo dira hizketan edozer gauzaren inguruan, hobeto ezagutu daitezen. Jolasak arau bakarra du: taldea ezin da isilik geratu bi minutu horietan.

2.JOLASA: Izenen jolasa.

Bigarren jolas hau izenak ikasteko jolasa da. Talde osoa borobil batean jarriko da. Batek bere izena esango du eta , ondoren, bere ezkerrekoak lehenengoaren izena eta bere izena esango du. Horren ostean, ezkerrekoak bere izena eta aurreko bien izenak esango ditu eta horrela jaraituko du taldeak borobil osoa amaitu arte.

Jolas jonek duen arau bakarra zera da: Baten bat okertzen bada, berriro hasi beharko da izen guztiak esaten, ondo esaten dituen arte. Gainera, batek izenak esaten dituen bitartean, besteek isilik egotea ezinbestekoa da.

Jolas hau egiteko bi modu daude: Alde batetik, posible da jolasa normal, hau da, hizketan egitea. Bestetik, jolasari konplexutasuna eman ahal zaio eta izenak abestuz esan ditzakegu eta pertsona bati keinu bat egokitu. 

Hori dela eta, umeen adinaren arabera jolasa modu batean edo bestean egin dezakegu, lehenengo modua nagusientzat oso aspergarria litzatekeelako eta bigarren modua txikientzat zailegia.



www.eduteka.org


3.JOLASA: Abestien letren jolasa.

Hirugarren jolas hau konfiantza hartzeko erabili dezakegu. Jolasa egin ahal izateko, taldea bitan banatuko dugu. Ondoren, talde batek hitz bat esango du, adibidez "Ilargia". Kontrako taldeak abesti bat abestu beharko du hitz hori duena. Ondo abestuz gero, hurrengo taldearen txanda izango da. Horrela gertatuko da taldeetako batek txarto esan arte. Beste taldeak puntu bat eramango du.

Momentu horretan txarto esan duen taldeak hitz berri bat esango du eta berriz ere. Jolasa horrela iraungo du talde batek hamar puntu lortu arte.


4.JOLASA: Lotsa kentzen.

Bideo honetan agertzen den abestia kantatzea eta dantza dantzatzea modu egokia izan daiteke umeek lotsa ken dezaten.





Lau jolas hauek adibideak baino ez dira, interneten milaka adibide gehiago aurki ditzakegu lotsa kentzeko edota elkar ezagutzeko balio dutenak. Helbide honetan, adibidez, oso ondo azalduta etortzen dira hainbat jolas. Baina, orrialde hau adibide bat baino ez da.

Geure taldeari ondoen egokitzen den jolasa zein den jakiteko, taldeak dituen ezaugarriak ezagutu behar dira. 

Garrantzitsuena, nire ustez, taldearen bataz besteko adina zein den jakitea da. Izan ere, ez dira berdinak 6 urteko ume batek eta 12 urteko ume batek dituzten gaitasunak edo nahiak. Beraz, gure ikasleek duten adinaren arabera jolasa aukeratzea komeni da.

Adinaz gain beharrezkoa da, nire aburuz, gelaren jarrera kontuan izatea. Taldea lasaia bada, jolas konplexuagoak  eta lekuan egitekoak egin ahal izango ditugu. Taldea, oso mugitua bada, ordea, komeni da dantza eta mugimenduarekin erlazionaturiko jolasak egitea.

Azkenik, umeen gaitasunak kontuan hartu behar ditugu. Talde azkarra badugu, jolasak konplexuagoak bihurtu ditzakegu, umeak aspertu ez daitezen. Taldeak, aldiz, zailtasunak baditu, hobe da jolas sinplean egitea eta hauek ondo ateratzea, jolas konplexuak egitea eta hauek txarto ateratzea baino.


infantilesdelgrancapitan.wordpress.com

 Informazioa hemendik:
https://espanolparainmigrantes.files.wordpress.com/2009/11/13-juegos-de-presentacion.pdf
http://www.elmejorcompartir.com/2010/05/10-excelentes-
dinamicas-para-romper-el.html
https://www.youtube.com/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

New Year Party Ribbons