2015(e)ko abenduaren 30(a), asteazkena

Heldu dira gabonak!

Gabonak ailegatu dira eta honelako data berezietan musika izaten da nagusi... Poztasun garaia izan ohi da gabonetako garaia eta poztasunak eta musikak harreman zuzena dute pertsona askorentzat. 

Hori dela eta, sarrera honetan gabonekin lotura estua duten hainbat kantu ipiniko ditut, eskoletan umeei erakusten zaizkienak, kalean abesten dituztenak edota faimilia giroan gozatzen dituztenak. Izan ere gabonak eta gabonetan abestea asko gustatzen zaie umeei.



www.irrisarriland.es


Lehenik eta behin lehenengo zikloko umeentzat aproposak diren abestiei egingo diet erreferentzia. Lehenenego zikloko umeak oraindik nahiko txikiak direnez, abesti errazenak erakusten zaizkie. Hala ere, musikarekin gauzak buruz ikasteko ez dute zailtasun handirik izaten; aitzitik nahiko gustatzen zaie. Hau da, musikaren bidez gauzak buruz ikasteko erraztasuna dutela azpimarratuko nuke. 

Hau esanda, bi gabon kanta aukeratuko nituzke ziklo honetan ikasteko: Din dan don eta Olentzero

Olentzeroren abestia, gabon kanta ohikoena dela esango nuke; ikasteko oso erraza izateaz gain, asko gustatzen zaie umeei. Din dan don abestia ere, oso abesti ohikoa da eta gaztelaniaz abesten den "Navidad navidad" abestiaren erritmo bera dauka. Abesti hau oso erraza eta umeen gustokoa da ere.

Olentzeroren kanta entzuteko:


Din dan don abestia entzuteko:



Bigarren zikloko umeei dagokionez, abesti konplexuagoak aukeratu ditut. Hala ere, abesti hauek nahiko ohikoak dira ere eta ikasteko nahiko errazak, beren erritmo eta letragatik. Gainera, gabonek transmititzen duten magia umeei kanta hauek ikasteko gogoa pizten die.

Bigarren ziklo honetarako aukeratu dudan lehenengo gabon kanta: Hator hator kanta da, guztiok ezagutzen dugun kanta. Horrez gain, lo dago gure haurtxoa kanta aukeratu dut ziklo honetarako. Azken kanta hau  kanta mitikoa ez bada ere, nahiko ezaguna ere da.

Hator hator abestia enztuteko egin klik hemen.
Lo dago gure haurtxoa kanta entzuteko egin klik hemen.


Azkenik, hirugarren zikloari begira, Alaken kanta aukeratu dut. kanta hau aukeratutakoen artean zailena dela uste dut eta horixe izan da ziklo honetan jartzeko arrazoia. Izan ere, hirugarren zikloko umeak nahiko handiak izaten dira eta abesti sinple edo errazak nahiko aspergarriak iruditzen zaizkie.

Hori dela eta, hitz korapiloak dituen abesti hau aukeratu dut, gainera abesti honen erritmoa nahiko azkarra da eta honek aukera ematen du abestiarekin batera koreografia ikasteko. Hori dela eta, hirugarren zikloko umeentzako abesti erakargarria iruditu zait hau.

Alaken kanta abestia entzuteko bideoa:



Hauek dira gabon kanta ohikoenak eta politenak nire ustez.. Sarrera honetan zikloka (zailtasunaren arabera) antolatuta dauden arren, edozein ziklotan edozein kanta erakutsi ahal dela azpimarratu nahi nuke. Lehen hezkuntzako ume guztiak gai direlako sarrera honetana aipatutako abestiak ikasteko, abesteko eta dantzatzeko.

Aipatutako kantak baino askoz ere gabon kanta gehiago baditugu Euskal Herrian, hori dela eta HEMEN klik eginda abesti horietako batzuen zerrendara joateko aukera izango duzu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

New Year Party Ribbons