Historian
zehar euskal musikan hainbat izen famatu (pertsoena zein taldeena) azpimarratu
ahal ditugu: Kepa junkera, Ken zazpi, Ez dok amairu, Mikel laboa, Oskorri…
Abeslari edo musika talde hauen abestiak gure iraganean sekulako garrantzia
izan dute eta hauetako asko oraindik entzuten ditugu gaur egun, adibidez Ken
zazpi taldearen Ilargia abestia.
Gaur
egun, ordea, gero eta indar handiagoa hartzen ari da euskal musika gazteriaren
artean eta oso arrunta da herrietako festetan euskal talderen baten kontzertua
egoteko. Talde hauen artean, arrakasta handiena dutenak Gatibu, Vendetta edo
Hesian musika taldeak dira. Hiru talde hauen kontzertuak haien abestiak
gozatzen dituzten jendez beterik egon ohi dira.
Aipatutako
hiru talderen abestiak, hirugarren zikloko ikasleekin lantzeko aproposak direla
uste dut. Adin horrekin umeak “nagusi” sentitzeko joera izaten dute eta ez dute
nahi izaten umeentzako abestiak entzun. Hori dela eta, euskaraz abesten duten
hiru taldeen abestiak haien arreta piztu eta motibazioa areagotuko dute;
gainera, musikaren bidez hainbat hitz berri ikasteko aukera emango izango dute.
Gatibu
taldearen abesti bat aipatzearren, Urepel abestia azpimarratuko nuke. Abesti
honen letra nahiko aproposa da oraindik umeak diren hirugarren zikloko
umeentzat; gainera nahiko letra errepikakorra duenez, ikasteko eta aztertzeko
erraza dela esango nuke.
Abesti
hau zoramena izeneko diskan agertzen da, 2002 urtean argitaratua. Abestiak jada urte
nahikotxo baditu ere, orainik badu arrakasta handia. Kontzertuetan oraindik
jotzen duten abestia da eta irratia piztuz gero entzun dezakegun kanta da.
Abestia entzun nahi izanez gero, hementxe jarriko dut bideoa:
Hesian
taldeari dagokionez, bere kantarik famatuena azpimarratu nahi nuke Behar zaitut kanta alegia. Kanta honek
taldeari ospea eman ziola esatera ausartuko nintzateke, honi esker hasi baitzen
taldea arrakasta izaten. Eta ordutik Aurrera hiru dsekulako arrakasta izan
duten hiru diska argitaratu dituzte eta jendez beteta egon diren hainbat
kontzertu eskaini.
Talde
honen Behar zaitut abestia lehen hezkuntzan lantzeko oso interesgarria dela
uste dut bai bere letra eta erritmo egokiagatik, baita neska zein mutil ahotsak
dituelako ere. Oso arraroa izaten da euskal musikan abesti bakar batean mutil
baten ahotsa eta neska baten ahotsa entzutean eta hori, musikaren hezkuntzari
begira, abestiari aberastasuna ematen diola uste dut. Hona hemen abesti honen bideoa:
Azkenik, Vendetta taldeari egingo diogu aipu. Talde honen abesti gehienak erdaraz badira ere, baditu euskaraz dauden zebnbait abesti. Euskaraz idatzita dauden kanta hauek, lehen hezkuntzan lantzeko oso aproposak direla uste dut.
Hau esanda, abesti horietako bat azpimarratuko dut, Begitara begira abestia hain zuzen ere. Kanta hau 2011. urtean argitaratutako Puro infierno diskako abesti bat da, eta talde honen abestien artean arrakasta handia izan du. Bere letra ulergarria eta erritmo politagatik, hirugarren zikloko ikasleekin lantzeko aukera ezin hobea da.
Abestia entzun nahi izanez gero, hementxe jarriko dut bideoa:
Informazioa hemendik:
https://www.youtube.com/
https://es.wikipedia.org/wiki/Vendetta_(grupo_ska)
https://es.wikipedia.org/wiki/Gatibu
http://hesian.weebly.com/

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina